Irratia

Kokondo

Oskar Tenak gidatutako musika saioa. Asteartero 20:00etan Ataria irratian, eta errepikapena larunbatero 17:00etan.
-- Ataria --
7 atal entzuteko
Get lucky!
2019/01/30

Gaurkoan, disco musikaren sustraiak dituen hip hop abesti batekin hasita, beste hainbat disko abesti entzun ditugu. Hurrenez hurren, Heavy D & The Boyz (We got our own thang), Eruption (One way ticket), The Futures (Let's get to it), Prince (Sexy dancer), Daft Punk (Get lucky), Sylvester (You make me feel), Hot Chocolate (Every1's a winer).

Porlanezko oihana 3
2019/01/23

Gaurkoan, 90. hamarkada hasierako hip hop talde esanguratsuak ekarri ditugu gurera. Hip hopak mugimendu bezala alde asko ditu, eta gaurkoan, bere alderik argitsuena ezagutu dugu, Fugees, De La Soul, Arrested Development, A Tribe Called Quest eta The Black Eyed Peas taldearekin.

Porlanezko oihana 2
2018/11/28

Hip hoparen urrezko urteetan murgilduta jarraitzen dugu. Estilo honetako maxi eta single esanguratsuak dastatu ditugu. Downtown Science, DITC, Big L, After One eta Nikki D, esaterako.

Porlanezko oihana 1
2018/11/14

Gaurkoan, hip hoparen urrezko urteetara bidaiatu dugu. Kostarik kosta busti gara Estatu Batuetan, porlanezko sustraiak erakutsiz, New Yorketik Los Angelesera. Eric B & Rakim, Dr Dre eta Rodney O and Joe Cooley (argazkian), esaterako.

Melodia sorginduak III
2018/11/07

Gaurkoan, Hollywoodeko klubetan entzuten ziren FBIk debekatutako zenbait abesti eta John Waters zuzendariaren pelikuletako abesti batzuk entzun ditugu.

Melodia sorginduak II
2018/10/31

'In the hall of the mountain king' klasikoarekin hasita, misteriozko pelikuletako soinu bandak entzun ditugu, eta ondoren 60ko hamarkadako galdutako hainbat single.

Melodia sorginduak
2018/10/24

Tom Waits, Adams familia, bobby boris pickett, Rolling Stones... izan ditugu gaurko Kokondoan.

.2..