Lan Eskaintza – Tolosako Babarruna Elkartea

Tolosako Babarrunak bereiztu, ontziratu eta merkaturatzeko bi lagun behar dira. Egun osorako, eta kanpaina diraun arte.

The post Lan Eskaintza – Tolosako Babarruna Elkartea appeared first on Iragarki Laburrak.

Denda eta komertzioekin harremanak kudeatzeko teknikaria

ATARIAk denda eta komertzio txikiekin harreman zuzena izateko, harpidetza berriak sustatzeko eta elkarlan berriak bultzatzeko pertsona bat behar du azaroa eta abendua bitartean, tokiko komunitatea eta merkataritza-sarea zabaltzen laguntzeko.

Zeregin nagusiak:

Denda eta komertzioekin harremana kudeatzea: Bisitak egin, ATARIAren egitasmoak aurkeztu eta lankidetza aukerak bultzatu.

Harpidetza eta sustapen kanpainak: Komertzioen artean harpidetza berriak lortzeko eta sustapen-ekimenak martxan jartzeko estrategiak diseinatzea eta kudeatzea (aurrez aurre, telefonoz, postaz zein sare sozialetan).

Elkarlan berriak bideratzea: Tokiko merkataritzarekin lotutako sustapen-ekintzak dinamizatzea.

Bete beharreko baldintzak:

Euskara maila altua: Ahoz zein idatziz trebezia osoa.

Merkataritza eta komunikazio gaitasuna: Komertzio eta denda arloan zein merkataritza-harremanetan esperientzia edo gaitasuna.

Pertsonarteko trebetasunak: Jendearekin hitz egiteko erraztasuna, hurbiltasuna eta komunikaziorako gaitasun ona.

Eskualdearen eta tokiko saltokien ezagutza.

Mugikortasuna: B gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea komeni da.

Eskaintzen dugu:

Iraupena: Behin-behineko kontratua (azaroa eta abendua bitartean).

Lanaldia: Osoa.

Lekua: ATARIAren egoitzan, eremuan zehar komertzioak bisitatuz eta tarteka etxetik lan egiteko aukera.

Lan-ingurunea: Talde dinamiko eta hurbil batean lan egiteko aukera.

Nola eman izena?

Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.
Curriculuma bidaltzeko azken eguna: Urriak 29.

The post Denda eta komertzioekin harremanak kudeatzeko teknikaria appeared first on Iragarki Laburrak.

Klase partikularrak hartzeko

Tolosako Batxi 2ko ikasleak Ingeleseko klase partikularrak hartuko lituzke astean behin. Astearte edo osteguna 16:00etatik aurrera. Presentzialak. Interesatuek bidali whatsappa 626 75 27 44 zenbakira.

The post Klase partikularrak hartzeko appeared first on Iragarki Laburrak.

Mutil gazten baten eskeintza

"Kaixo! 17 urteko gazte tolosar bat naiz.
Batxilergoko Lehen urtea amaitu/gainditu berri, uztailaren erdialderarte hainbat arlotan (mendian, kirol arloan, ostalaritza zerbitzu, haur zainketa etab) lana egiteko prest nago. Baita ere abiztuko ersitik iraila bitarte.
Interesik baduzu deitu 626 75 27 44"

The post Mutil gazten baten eskeintza appeared first on Iragarki Laburrak.

HAURRAK ZAINDU

Kaixo, 19 urteko gazte bat naiz, Irurakoa, eta udaran uztailaren 13tik aurrera haurrak zaintzeko lan baten bila nabil. Lehenago ere esperientzia daukat haurrak zaintzen.

The post HAURRAK ZAINDU appeared first on Iragarki Laburrak.

Tolosan bi taberna zerbitzari lanpostuen eskeintza

Tolosako 3 tabernan barrarako eta jangelarako bi zerbitzari behar ditugu.
Lanpostu bat asteazkenetik igandera 30 ordu astean, astegunez atsaldez eta astebukaeretan eguerditan eta atsalde gauetan
Bestea 10 ordu astean ostiral eta larunbatetan 19:00etatik 00:00arte gutxi gora behera.
Ezinbestekoa da euskeraz ondo egitea.
Esperientzia baloratuko da.

The post Tolosan bi taberna zerbitzari lanpostuen eskeintza appeared first on Iragarki Laburrak.

Arratsaldeetako haurren zaintza.

Kaixo!! :)
Haurrekin esperientzia duen neska euskalduna naiz eta arratsaldeetan haurrak zaintzeko prest agertzen dena.
Lehenago haur zaintzaile bezala aritutakoa naiz eta baita irakaskuntza munduan aritutakoa ere.
Galderaren bat baduzue, idatzi lasai edozein zalantzarekin.

Mila esker!

The post Arratsaldeetako haurren zaintza. appeared first on Iragarki Laburrak.

INGELES edo EUSKARA SAIOAK ONLINE/PRESENTZIAL

10 urtez ingelesa zein euskara erakusten aritu naizen irakaslea naiz; Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Afrikan...eta baita Euskal Herrian ere.
Saio hauen helburua ez da ikasleak azterketa baterako prestatzea, baizik eta euren beharretara egokituz ibilbide dinamiko eta eraginkor bat sortzea.
Edozein mailatara egokitzen dira saioak A1, A2, B1...eta gehienbat ahozkotasunaren bitartez landuko dira gramatika, idatzizkoa eta baita entzunezkoa ere.
Ez izan beldurrik edozein zalantzarekin harremanetan jartzeko, gustura erantzungo dizuet eta!

685750939

The post INGELES edo EUSKARA SAIOAK ONLINE/PRESENTZIAL appeared first on Iragarki Laburrak.

Euskara eskolak

Euskal Ikasketen gradua amaitzen ari den ikasle batek euskara eskolak eskeintzen ditu. Irakasgai baten faltan.
Nerabeei eta helduei errefortzu eskolak ematen eskarmentua dut.
Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu edo idatzi 688841459 zenbakira.
Itsaso.

The post Euskara eskolak appeared first on Iragarki Laburrak.

MEKANIKOA

Alegiako lantegi batek mekanikoa behar du. Beharrezkoa mekanika ikasketak izatea, arduratsua izatea eta lanerako gogoa. Lanaldi osoa eta kontratua finkoa . Bidali zure kurrikuluma tailermekanikoa@gmial.com helbidera

The post MEKANIKOA appeared first on Iragarki Laburrak.

Iragarki laburrak

Jarri harremanetan gurekin: 943655695 edo ataria@ataria.eus.

 

Atalak