Bihartik —uztailaren 1etik 3ra— ostiralera kontserbazio lanak egingo dituzte N-1 errepideko Ikaztegieta pareko 428. lotunean. Lanak 20:45etik 23:59ra bitartean egingo dituzte eta, ondorioz, itxita egongo da aipatutako lotunea.
Donostialdetik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du, 426. irteera —Legorreta parekoa— hartu, eta GI-2131 errepidetik zirkulatu. Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dute obrak «behar bezala» seinaleztatuta egongo direla, eta, 23:59tik aurrera, behin-behineko seinaleak desmuntatu eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko dela.