Venezuelara bidaltzeko materiala bilduko dute Ikaztegietan

Ataria 2026ko ekainaren 29a

Udaletxean jarriko dute biltzeko gunea, eta bihartik ostegunera entregatu ahal izango da materiala bertan.

Venezuelako lurrikararen biktimei laguntzeko hornigaiak eta askotariko materialak bilduko dituzte Ikaztegietan. Bihartik ostegunera jarriko dute biltzeko gunea udaletxean, eta 09:00etatik 14:00etara zein 16:00etatik 19:00etara entregatu ahal izango da materiala bertan. Ikaztegietaz gain, beste hainbat herritan ere egingo dute bilketa, eta ostiralean Madrilera bidaliko dute kamioi bat bildutako guztiarekin.

Laguntzeko zein material behar dituzten ere zehaztu dute, hain zuzen, linternak, segurtasun-betaurrekoak, lanerako eskularruak eta eskularru kirurgikoak, musukoak, lehen sorospenerako materiala, mina arintzeko sendagaiak, higiene pertsonalerako produktuak, pixoihalak eta mukizapi hezeak, arropa eta oinetakoak egoera onean, camelback motako ur poltsak, iraungitzen ez diren elikagaiak, zabor poltsa beltzak, zinta itsasgarria eta pintura fluoreszenteko espraiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!