Ikaztegietako N-1eko lotunean lanak egingo dituzte igande gauean

Ataria 2026ko ekainaren 17a

Ekainaren 21ean —igandean— areka hormigoitzeko lanak egingo dituzte 21:00etatik 05:00etara. Lanek trabak eragingo dituzte lotune horretako irteeretan.

Igande gauean arekak hormigoitzeko lanak egingo dituzte Ikaztegieta pareko N-I errepideko 428. lotunean. Lanak 21:00etatik 05:00etara egingo dituzte, eta zenbait traba eragingo dituzte lotune horretako irteeretan.

Hain zuzen, lanek iraun bitartean itxita egongo da errepide horretatik Gasteizerako noranzkoan 428. lotunean (Ikaztegietan) irteteko zein sartzeko bidea.

Donostialdetik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 426. irteera —Legorreta parekoa— hartu, GI-2131 errepidetik zirkulatu.

05:00etatik aurrera, obrako behin-behineko seinaleak desmuntatu eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!