Bihar arratsaldean kantu jira egingo dute Ikaztegietan zehar. Korrikaren egunean egin zuten lehenengo emanaldia herritarrek, eta orduz geroztik astero bildu dira entseatzeko. Bada, gaur 18:30ean abiatu eta egindako aurrerapenak erakutsiko dizkiete herritarrei.