Doan eskuratu daitezke poltsa konpostagarriak

Ataria 2026ko ekainaren 17a

Aurrerantzean poltsa konpostagarriak doan eskuratu ahal izango dituzte Ikaztegietako herritarrek. Azken urtean organikoa tratatzeko kostua % 35 jaitsi dela-eta, ahaleginari «balioa emateko» hartu du neurria Ikaztegietako Udalak.

Poltsa konpostagarriak doan eskuratu ditzakete ikaztegietarrek udaletxean. Azken urteetan %35 gutxitu da herrian organikoa tratatzeko kostua, «oso kalitate oneko» materiala topatu delako. Egindako lanari balioa emateko eta hondakinak egoki kudeatzen jarraitzeko, aurrerantzean poltsa konpostagarriak doan emango ditu Ikaztegietako Udalak.

Kontrara, errefusa tratatzeko kostua % 35 igo dela ere nabarmendu dute udaletik: «Badugu zer hobetua. Errefusaren kostua igo da bertan % 56,3 hondakin birziklagarria topatu delako. Hobeto sailkatu behar dugula esan nahi du horrek».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!