N-Ieko Ikaztegietako lotunean afekzioak, asteazken eta ostegun gauean

Ataria 2026ko ekainaren 9a

Aglomeratuaren konponketa lanak egingo dituzte asteazken eta ostegun gauean, eta eragina izango du trafikoan.

N-I errepideko 428. lotunean, Ikaztegietan, aglomeratuaren konponketa-lanak egingo dituzte bihar, ekainak 10, asteazkena, eta etzi, ekainak 11, osteguna, 21:00etatik 05:00etara, eta horrek eragina izango du trafikoan lotune horretako sarrera-irteeretan.

Ekainaren 10ean, 22:00etatik 04:00etara, N-I errepidetik Gasteizko noranzkoan doazen ibilgailuentzako 428. lotuneko (Ikaztegieta) irteera itxita egongo da. Lasarte-Oriatik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 426. irteeran (Legorreta) noranzkoa aldatu, N-I errepidera berriro sartuz Lasarte-Oriako noranzkoan. Noranzko horretatik 428. lotunera (Ikaztegieta) sartu ahal izango da. Bestela, GI-2131 errepidetik ere joan daiteke 426. irteeratik Ikaztegietaraino.

Ekainaren 11n, 21:00etatik 05:00etara, N-I errepidetik 428. lotunerako (Ikaztegieta) bi irteera-adarrak moztuta egongo dira. Lasarte-Oriatik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, Gasteizerako noranzkoan jarraitu beharko du eta 426. irteera (Legorreta) hartu GI-2131 errepidetik zirkulatuz. Gasteiztik datorrenak eta Ikaztegietako 428. irteera hartu nahi duenak, aurreko 426. irteera (Legorreta) hartu beharko du eta GI-2131 errepidetik zirkulatu, edo hurrengo 431. irteera (Alegia) hartu. GI-2131etik N-Iera sartu nahi dutenek 426. (Legorreta) edo 431. (Alegia) lotuneetatik egin beharko dute. 05:00etatik aurrera, egunero obrako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa normaltasunera lehengoratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!