Lopetegik pasioz bizi du lana. Hainbat harategitan lanean, ikasten eta esperimentatzen ibili ostean, txarkuteriaren munduan murgiltzeko apustua egin zuen arloarekin lotutako ikasketekin, eta betikoari beste ukitu bat ematea lortu du. Dena den, baserriko semea da Lopetegi, eta etxean bertan ikasitakoa ere baliatzen du bere eguneroko lanean, produkturik onenak eskuratu ahal izateko.
Ikaztegietan duten lantokian urdaiazpiko egosia, errea eta naturala, mortadela, indioilarra eta txerri burua egiten dituzte, eta baita ukondoa zein foie gras-a ere. Saltxitxa egosietan aukera zabala dute: Kea, Batza, Ibarrako Piparra, Curry, Tolosako Babarruna, Onttona, Idiazabalgo Gazta, Txerri Iberikoa eta abar. Sormena da lanaren ardatza: produktuen sekretuak ateratzea, pieza bakoitza ulertu eta bere onena ematea, bere ahalmen osoa bezeroen zentzumenetan islatuz. Urte askotako lana dago atzean, produktuak bikainki ezagutzen dituzte, eta horregatik artisauak direlako, behin ere ez dira bi produktu berdin aterako Xuberotik. Bertako lehengaiak erabiltzen dituzte: Berrobiko Usarre baserriko Lesmes-en txerriak, Lizarrako txerriak zein txerri iberikoak.
Xubero artisau produktuak herri txikietako harategietan edota hirietako gourmet denda edo merkatu garrantzitsuetan eskuratu daitezke. «Gure txarkuteria ikusteko modua konpartitzea da betebehar bakarra. Zu ere ados bazaude, zu ere gonbidatuta zaude gure produktuak probatzera».
- Helbidea. Larrunbe 33 (Ikaztegieta)
- Webgunea. xubero.net
- Telefono zenbakia. 669 826 023. Inguruko harategi eta saltoki askotan daude Xubero produktuak. Gertukoena zein den jakiteko bidali whatsapp mezua.
