Ikaztegietako jaiak 2025

Pako Belearen erraldoiek zabaldu dute eguna

Tolosaldeko Ataria

Pako Belea konpartsako erraldoiek gidatu dute kalejira herrian zehar. Dultzaineroak, trikitilariak eta pandero jotzaileek osatu dute musika ibilbidea.

Azken eguna dute gaur Ikaztegietako San Lorentzo festetan, eta kalejirarekin zabaldu dute egitaraua. Herriko kaleetan zehar ibili dira Pako Belea konpartsako erraldoiak, dultzaineroak, trikitilariak eta pandero-jotzaileak. Ibilbidea plazan bukatu dute, eta dantza-erakustaldia ere egin dute bertan.

Erlazionatuak

Festa, txakolinaren bueltan

Tolosaldeko Ataria 2025 abu 10 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!