Ikaztegietako jaiak 2025

Festa, txakolinaren bueltan

Ataria 2025eko abuztuaren 10a

Ikaztegietan San Lorentzo eguna ari dira ospatzen herriko festetan eta, urtero bezala, txakolin-dastatzea antolatu dute.

Erraldoiak eta kalejira ez dira izan goizeko hitzordu bakarra. Urtero bezala, txakolin-dastatzea ere antolatu dute ikaztegietarrek. Bi euroren truke edalontzia eskuratu eta hiru txakolin dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek: Hika, Urruzola eta Rezabal etxeetakoak, hain zuzen.

Edariarekin batera, elizako aterpean zenbait mokadu ere izan dituzte eskura gerturatu direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!