Ikaztegietako inauteri festa, pixkana errotzen

Ataria 2024ko otsailaren 9a

II. Ostiral Mehe Eguna ospatzen ari dira Ikaztegietan, aurreko urtean egindako inauteri ekitaldiei jarraipena emanez.

Iazko arrakasta ikusita, aurtengorako ere animatu dira Ikaztegietan inauteriak antolatzera herrian bertan, eta gaur ospatzen ari dira II. Ostiral Mehe Eguna. Pako Belea Konpartsaren kalejirarekin eman diote hasiera egitarauari, eta dultzaineroek zein trikitilari taldeak lagunduta, erraldoiak eta buruhandiak herriko kaleetatik zehar ibili dira. Gau parteko festa kiroldegian izango dute. Bertan 80 pertsona inguru elkartzekoak dira afaltzeko, eta gero zozketak, bingoa eta musika dituzte dibertsiorako.

Egitaraua
  • 17:15. Pako Belea konpartsaren kalejira.
  • 18:00. Txokolatada.
  • 18:30. Photocall-aren irekiera.
  • 19:00. Jundajo txarangarekin mozorro poteoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:30. Bingoa.
  • 00:00. DJ Naza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!