N1 errepidea itxi dute Ikaztegietan tunel batean luizia gertatu eta gero

Ataria 2023ko urriaren 27a

Ikaztegietako auto pilaketen irudia.

Gasteizko noranzkoan dagoen tunelaren sabaiaren zati bat erori da; oraingoz Ikaztegietako herrigunetik ari dira trafikoa desbideratzen eta auto ilara handiak sortu dira dagoeneko. Konponketa luzerako da eta mozketa asteburu osoan luzatuko dela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak.

Gaur 02:00 aldera N1 errepideko 428. kilometroan dagoen tunelean luizia izan da. Tunelaren sabaiari eusten dion ehun asfaltikoaren zati bat erori da eta geroztik itxita dago errepidea Gasteizko noranzkoan. By pass bat prestatu dute, Donostiarako noranzkoan bi noranzkoetan zirkulatzeko aukera emateko, eta horrek trafikoa arintzen lagundu du. Bay passa asteburu osoan egongo da indarrean,  gutxienez astelehena 06:00ak arte, eta aholkatu dute AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzea Donostia eta Gasteiz artean errepidez bidaiatzeko. N-1eko ingurabidea ez betetzeko, eskualdeko herritarrei gomendatu diete Ikaztegieta eta Legorreta arteko errepide zaharra erabiltzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!