Garmendia da Ikaztegietako alkate berria

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Orain arteko Ikaztegietako alkate Bakarne Otegik lekukoa eman dio Alba Garmendiari goizean egin duten osoko bilkuran.

Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Ikaztegietan zazpi zinegotzietatik bost eskuratuta. Oposizioan EAJk bi zinegotzi izango ditu.

Gaur hartu dute kargua ia hautetsi guztiek, horien artean, aurrerantzean alkate bezala jardungo duen Garmendiak. Anton Elosegi (EAJ) ez da gaur izan udaletxean, eta udalbatza berriaren lehen bilkuran hartuko du kargua. Bestalde, Bakarne Otegik eskerrak eman dizkie azken zortzi urteetan bere ondoan izan diren zinegotzi eta udal langileei. Lore sorta eta oroigarria jaso ditu, eta Garmendiak eskari bat egin dio, herriko festetako txupinazoa botatzea.

 

Ikaztegietako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Alba Garmendia Castaños (EH Bildu)
  2. Maria Apalategi Gorrotxategi (EH Bildu)
  3. Eñaut Larrea Lazkano (EH Bildu)
  4. Adur Ibarguren Lazkano (EH Bildu)
  5. Maite Iraola Aguirresarobe (EH Bildu)
  6. Anton Elosegi Villanueva (EAJ)
  7. Patxi Ulanga Mugica (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!