Alba Garmendiarentzat Ikaztegietako aginte makila

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Ikaztegietan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

154 boto eskuratuta, EH Bilduko Alba Garmendia Castaños izango da Ikaztegietako alkate berria. Bigarren, EAJ geratu da, 75 botorekin. Baliogabeak 2 boto izan dira, 4 zuri eta %32,86ko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Ikaztegietako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Alba Garmendia Castaños (EH Bildu)
  2. Maria Apalategi Gorrotxategi (EH Bildu)
  3. Eñaut Larrea Lazkano (EH Bildu)
  4. Adur Ibarguren Lazkano (EH Bildu)
  5. Rafiaa Aali-Salem Mohamed (EH Bildu)
  6. Anton Elosegi Villanueva (EAJ)
  7. Patxi Ulanga Mugica (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!