Memoria bulegoa asteazkenetan izango da zabalik

Ataria 2023ko apirilaren 26a

36ko gerran eta lehen frankismoan Ikaztegietan gertatutakoa ikertzeko herritarren testigantzak jaso nahi ditu Aranzadi zientzia elkarteak; asteazkenetan izango da horretarako aukera.

Oroimen historikoa lantzeko ikerketa bat abiatuko du Ikaztegietako Udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin batera. 1936 eta 1945 urte artean, 36ko gerrak eta lehen frankismoak Ikaztegietan zer eragin izan zuen aztertu nahi dute. Horretarako, herritarrei dei egin diete, garai horien inguruko testigantzak, argazkiak edota dokumentazioak bildu ahal izateko. 

Ezagunei, gurasoei edota senideei gertatuak edo kontatuak jaso nahi dituzte, eta horretarako memoria bulegoa zabalduko dute aurrerantzean, Ikaztegietako udaletxe azpiko aretoan, asteazkenetan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!