Atera dituzte udaletxeko lau saskien zenbakiak

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Ikaztegietako Udalak urtero Errigorako saskiak zozkatzen ditu herritarren artean, eta aurten ere eskolako haurrek atera dituzte lau zenbakiak.

Gabonen bueltan, Ikaztegietako Udalak Errigorako saskiak zozkatzen ditu. Lau dira zehazki eta, gaur, eskola haurrek atera dituzte zenbakiak.

Bi kaxa beltz eta bi kaxa berezi dira herritarren artean banatuko direnak. Lehenengo kaxa beltzaren zenbakia 102a izan da, eta bere ordezkoa 070. Bigarren kaxa beltzaren zenbakia 064 atera da, eta ordezkoa, 010. Kaxa bereziaren lehen zenbakia 052 suertatu da, eta bere ordezko zenbakia 110 da. Eta azken kaxa bereziaren zenbakia 002 da, eta ordezkorik beharko balitz, 003.

Zortedunek 15 egun izango dituzte saria jasotzeko, eta epe hori pasata, ordezkoek jasotzeko aukera izango dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!