Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasunari buruz ariko dira Ikaztegietan

Ataria 2020ko urriaren 1a

Energia Argitu programa iritsiko da urriaren 6an Ikaztegietara. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta urriak 2a izango da azken eguna.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Argitu programa iritsiko da urriaren 6an Ikaztegietara. 18:00etan egingo dute tailerra, erabilera anitzeko aretoan. Helburua izango da "gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea". Zehazki gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarriez ariko dira eta baita ibilgailu horien kontsumoaz eta salneurriaz ere, besteren artean.

Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta urriaren 2a izango da azken eguna. 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta edo argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzia eman daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!