Koronabirusa

Osasun materiala bilduko dute Saharara bidaltzeko

Ataria 2020ko irailaren 9a

Saharako Gazteria Aktiboa elkarteak osasun materiala bilduko du larunbatean Ikaztegietan Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara eramateko.

Plazan egongo dira 10:00etatik 12:00etara eta maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak edota parazetamol botikak bilduko dituzte. Informazio gehiagorako juventudactiva.free.sh@gmail. com helbidera idatzi daiteke edo 631 136 515 telefono zenbakira deitu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!