ARGAZKI GALERIA

Bi suziri eta bi txistulari

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko abuztuaren 10a

San Lorentzo eguna da gaur, eta Ikaztegietan jai eguna. Suziriek eta txistulariek herritarrak ezustean harrapatu dituzte.

Festetako egun handia nolabait nabari izateko ezustekoa izan dute ikaztegietarrek. 09:30ean, bi suziri jaurti dituzte udaletxetik, eta eztanda egitearekin batera herriko bi txistularik herriko kale eta txokoak zeharkatu dituzte txistua joz.

Aritz Aranbarri eta Aitor Tello herritarrek izan dute sanlorentzo egunari festa ukitua emateko ardura. Plaza hutsik. Ez ohiko irudia, baina herritarrek ere jarri diote festa ukitua herriari. Festa Batzordeak etxez etxe banatutako zapiek erantzun ona jaso dute. Ia etxe guztietan zintzilikatu dute festen iragarle izan den zapia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!