Festa egunak gogoan, zapiak jartzeko deia

Ataria 2020ko abuztuaren 8a

Ikaztegietako Festa Batzordeak festarik antolatu ez duen arren, zapiak banatu ditu leihoetan edo balkoietan jartzeko. Festa egunak izango liratekeen egunetan zintzilik jartzeko eskatu die herritarrei.

Ondo bidean, Ikaztegietan, San Lorentzo festak ospatzen ariko ziren gaurko egunez. Festarik ez, baina Festa Batzordeak etxez etxe festa egunetan jartzeko zapiak banatu ditu. Herritarrei, festaren ikur diren zapiak leihoetatik edo balkoietatik zintzilik jartzeko eskatu die. Ez dira plazan elkartuko, baina festa egunak gogoan izango dituzte honela. 

Festetako lepoko zapien berdinak egin dituzte, baina balkoian jarri ahal izateko neurri handiagoa dute.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!