Psikopedagogia

Haurrak familia perfektuaren ispilu

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2020ko martxoaren 13a

Itxura eta besteen onarpenaren bila bizi garela esatea ez da kontu berria. Gizarte zorrotz honek, komunikabide eta sare sozialen bitartez, zer nolako bizia, nola izan behar dugun eta familia eredu perfektua bultzatzen du.

Eredu honi jarraituz, familia hauek beraien seme-alaben irudiak zintzilikatzen dituzte sare sozialetan, beti alai eta harreman osasuntsua erakutsiz. Gainera, like edo atsegin dut zain egoten dira.

Baina benetan portaera honek ba al du onurarik haurrengan?

  • Arriskutsua da, Beti kanpokoek zer esango duten bizitzeak, estres egoera bizitzea sortzen du. Seme alabak presioan jartzen ditu, beraiek ere ezin dutelako huts egin eta honek gatazka eta autoestima falta sortu dezake

  • Arazoak ez onartzea¨Arazoak edota bizitzako zailtasunak familia guztietan agertzen dira. Onarpenak arazoari irtenbidea jartzea bidertzen duen bitartea, ukatzeak arazoa handitu dezake.

  • Ez dakigu nor dagoen atzean¨-Pantailaren atzean nor dagoen ez dakigu eta gure argazkiak igo, bizitza pertsonala lau haizetara erakustea, arriskutsua izan daiteke, are eta gehiago adin txikikoak badaude

  • Eredu izan¨Sare sozialen erabilera ereduak gurasoak dira, beraz eredu ona nahi badugu aurrez pentsatu zer argazki igoko diren eta ia hauek ondorio arriskutsurik eduki dezaketen edo ez baloratu.

Norberak bere burua onartzea eta daukana baloratzea ezinbestekoa da itxuraren gizarteak eskatzen duenaz jabetu eta pertsona kontzienteak izateko. Tamalez, gai honetaz ez da sentsibilizatzen eta gero eta gazte gehiagok bizitzen dute sare sozialetik eratorritako arazoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!