IÑAKI ZUBELDIA

Zoriontsu eta hobeto bizitzeko aholkuak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Zubeldia 2020ko urt. 21a, 10:56

Paulo André Chenso sendagilea eta irakaslea da Londresen. Hobeto bizitzeko aholku batzuk eman ditu eta hona hemen euskaraz jarrita.

Osasunari dagokionean:

- Edan ezazu ur asko.

- Zuhaitzetan eta landareetan jaiotzen denetik jan gehiago.

- Bizi ezazu bizitza energiaz, gartsuki eta enpatiaz.

- Hartu 30 minutu atseden hartzeko.

- Zure burmuina aktibatuko duten jarduerak egitzazu.

- Liburu gehiago irakurri.

- Eseri isiltasunean 10 minutu gutxienez egunero.

- Egunean 8 ordu lo egin.

- 20 minututik ordu beterainoko ibilaldiak egin egunero eta zabiltzan bitartean irribarre egin.

 

Nortasunari dagokionean:

  • Etzazu alderatu zure bizitza besteenarekin.

  • Ez izan pentsamendu ezkorrik.

  • Ez egin gehiegikeriarik.

  • Etzaizez serioegi bihurtu.

  • Etzazu zure energia alferrik galdu burugabekerietan.

  • Hitz egin lasai, garrasirik egin gabe.

  • Denboragaltze bat da inbidia. Eskertu daukazuna.

  • Iraganeko gauzak ahaztu. Bota itzazu zulo beltzera.

  • Bizitza oso laburra da norbait gorrotatzen aritzeko.

  • Zure iraganarekin bakeak egitzazu, zure oraina ez dezan hondatu.

  • Inor ez da zure zorionaren gidari, zeu bakarrik.

  • Bizitza eskola bat da eta zu bertan zaude ikasteko. Etzazu urtea errepikatu.

  • Irribarre eta barre gehiago egin.

  • Eztabaida guztiak ez dauzkazu irabazi beharrik. Galtzen ere jakin ezazu.

 

Gizarteari dagokionean:

  • Familiarekin harreman estuagoa izan ezazu.

  • Egunero zerbait ona emaiezu besteei.

  • Barka iezaiezu dena denei.

  • Igaro ezazu denbora 70 urte baino gahiagokoekin eta 6 urte baino gutxiagokoekin

  • Saia zaitez 3 pertsona baino gehiagori egunero irribarre eginarazten.

  • Axolarik ez izan besteek zutaz pentsatzen dutenarekiko.

  • Zure lantegian ez dute gogoan hartuko noiz gaixotu zinen. Ez zaitez estresatu.

 

Zure eguneroko bizitzan:

  • Egizu zuzena dena.

  • Alde batera utz ezazu baliagarri ez dena.

  • Gogoratu beti osasuntsu bizitzeaz, behar bezala zainduz.

  • Zure egoera ona edo txarra izanagatik... aldatu egingo da... dena pasatu egiten da.

  • Ez dio axolik nola sentitzen zaren, altxa, jantzi txukun eta irten kanpora.

  • Hoberena oraindik etortzeko dago.

  • Goizean esnatutakoan, eskertu bizirik zaudelako.

  • Manten ezazu bihotza beti alai.

 

Ea gai garen eguneroko bizitzan hauetako batzuk bederen betetzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!