Puntu honetan, denok ezagutzen ditugu memorizatzeko gaitasuna duten ikasleak eta ia esfortzu handirik gabe emaitza onak lortzen dituztenak, eta denok ezagutzen ditugu ere ,saiatu arren esfortzu horrekin lotuta emaitza kaxkarra lortu dituzten ikasleak ere.
Bestalde, denok argi daukagu ere gizartea aldatu dela eta gaur zein biharko bizimodu eta lan merkatuak nota onak soilik baino beste gaitasun batzuk eskatuko dituela adibidez; esfortzua, frustazioarekin bizitzen jakitea, saiatzea eta helburuak batzutan lortzen direla eta beste batzutan ez direla lortzen jakiteak eta antsietatearekin nola bizitu.
ESFORTZUA BALORATU DEZAGUN
-
FOKUA ALDATU: Baloratu esfortzua, lana eta kostantzia, emaitzak baino. Garrantzitsuena saiatzea da eta lan egitea emaitzak soilik baino
-
NOTEN ZENBAKIAK EZ DAUKA HAINBESTEKO PISURIK: Notetako zenbakia(5,8, 6,) garrantzia dauka batxilergotik aurrera, selektibitateko emaitzarekin ikasi nahi duen ikasketetako nota media egiten delako. Bitartean, pisua daukana gainditzen joatea da.
-
FRUSTAZIOAREN BIZI: Askotan frustrazioa nagusitzen da, ikasi eta espero dituen emaitzak ez dituenean lortzen. Frustrazioa bizitza guztian izango dugu bidelagun, gero eta lehenago identifikatu eta estrategiak landu are eta hobeago biziko gara.
-
EZ KONPARATU: Beste ikasleekin edo anai arrebarekin ez konparatu eta alperra da , narratsa… horrelako adjetiboak albo batera utziko ditugu
-
EZ ETSI: Lan ohituren bitartez saiatu eta epe luzerako ikuspegia eduki. Konfiatu gure seme edo alabaren gaitasunetan eta berezkoak dituen alderdi positiboak baloratu eta esan.
Notek kalte handia egin dezakete ikaslearen autoestimuan. Beraz garrantzitsua da guraso zein hezitzaile bezala fokua esfortzuan eta lan ohituretan jartzea. Laguntza eskaini eta bidelagun bagara, konfiantzazko harremana lortzen ariko gara.