Ikaztegietako Udaleko kultura batzordea dagoeneko jarri da Olentzero eta Mari Domingiri begira. Etorrerarako opariak erosi ahal izateko behar-beharrezkoa dute haur kopurua jakitea, eta gurasoei dei egin diete apuntatzeko. Hilaren 22a, ostirala, izango da azken eguna, eta epez kanpo ez dute izen ematerik onartuko. Ume bakoitzarengatik zazpi euro ordaindu beharko da udaletxean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?