Psikopedagogia

Like-en menpe bizi diren gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2019ko eka. 11a, 15:58

Zalantzarik ez dago teknologia berriek konektatuago bizitzea ekarri dutela. Gaur egun gizarteko zati handi bat sare sozialetan mugitzen gara; facebook, instagram, twiter, linkedin…

Sare sozialak erabiltzeko modu desberdinak daude, badaude modu onak, non publikazioak egiten dituen pertsonak publikazioa helburu batekin erabiltzen duen, adibidez, bere negozioa edo lan profesionala aurkezteko, artikulu interesgarriak konpartitzeko , helburu zehatza dute eta informazio pertsonala eta iritzi pertsonalak ez dira argitzen.

Tamalez, asko dira sare sozialak beraien bizi pribatua argitaratzeko erabiltzen dutenak eta horren arabera bere autoestima eraikitzen dute. Pertsona hauek, beraien argazki pertsonalak igotzen dituzte sarera, gazte askoren kasuan probokatiboak dira eta besteen onarpenaren zain egoten dira “like” zain. Honek, antsietate egoerak bultzatzen dizkie eta sarri ikasten egon beharrean mugikorraren pendiente daude ia noiz eta nork emango dien bere argitalpen pertsonalari “like”. Pentsa dezakegu zein arriskutsua den menpekotasun hau, non ez dakigun zein dagoen argazkiaren atzean eta zein erabilpen desegoki egin dezakeen. Honen arira, ziber akosoak ere bizitzen ari diren, non sareak eskaintzen duen anonimatoaz baliatuta gazte zein pertsona bat suntsitzera dijoazen ekintzak.

Abiapuntu honetan, garrantzitsua da heziketa egitea, gaia lantzea familian. Sare sozialak hor daude eta onak dira erabiltzen jakinez gero. Beraz, hitz egin behar da erabilpen egokiaz.

Erabilpen egokia:

  • Argazkiak igo aurretik pentsatu zer argazki diren: gorputza erakusten duten argazkiak, adin txikikoen argazkiak, informazio intimoa eskaintzen duten argazkiak. Horrela badira, ez igo.

  • Sare sozialetako informazioa mundu guztira iristen da: Nahiz eta hasiera batean argazki edota informazio inozoa izan, pentsa zer eragin izan dezakeen ikusten ari denarengan. Lan elkarrizketa batean adibidez, sareak informazioa eskaini diezaioke kontratatzaileari. Beraz, hobe da, irudi pertsonalak ez igo eta kritika egin nahi badugu perfil faltsua sortzea.

  • Sare sozialei beldurra kendu: Informatu zein sareetan ibiltzen diren seme-alabak eta hitz egin horien inguruan.

  • Eredu izan: Heldu gisa, guretaz eta gure familiaz igotzen ditugun argazki zein informazioa zainduko dugu seme-alabek ere berdina egin dezaketen.

Sare sozialak mundura irekitako leiho birtual eta zabalak dira, beraz etekina aterako diogu modu egokian eta argitaratzen dugun informazio zein argazkiak zainduz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!