Ikaztegietan Bakarne Otegik errepikatuko du

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

150 boto eskuratu ditu EH Bilduk, eta 115 Elosegiren EAJk.

150 boto jasota alkatetzari eutsi dio Bakarne Otegi EH Bilduko alkateak, Ikaztegietan. Duela lau urte baino 20 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk. EAJ alderdiak ere gora egin du, duela lau urte baino bost boto gehiago jasoz.

Ikaztegietarren %75ak egin zuen udaletxerako bidea, duela lau urte baino % 5,79 gehiagok. Baliogabeko 5 boto izan dira.
EH Bilduk lau zinegotzi izango ditu, Otegirekin batera, Adur Ibarguren, Manex Saez de Eguilaz eta Beñat Diaz. EAJk Anton Elosegi, Patxi Ulanga eta Belen Plaza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!