Azterketaren helburua da Euskaraldiak sortu dituen diskurtsoak ezagutzea, eta diskurtso horiek biltzen dituzten sentimenduak, emozioak, iritziak eta bestelako ezaugarri batzuk identifikatzea.
Klusterrak aukeratutako udalerri horiek lurralde, biztanle kopuru, euskara-gaitasunaren dentsitate eta bestelako irizpideen arabera hautatu dituzte. 30 dira guztira, eta tartean da Ikaztegieta.
Horretarako, batzorde eragileko kideekin bildu ostean, herritarrekin bilera irekia egingo dute abenduaren 13an, ostegunean. 18:30ean izango da, udaletxean. Bertan hiruzpalau galderez osatutako galdetegi bat bete beharko da, eta hausnarketak elkarbanatuko dira ondoren. Ikerketaren emaitzen berri 2019an emango du klusterrak.
Euskaraldian 133 herritarrek parte hartu dute Euskaraldian, horietako 113 Ahobizi gisa, eta beste 20 Belarriprest moduan. «Zorionak emateko moduan gaude. Betiko aurpegiz gain, jende berria ere gerturatu delako», azaldu du Jone Garmendiak, Euskaraldiko batzorde eragilearen izenean, sare sozialen bidez zabaldu duten bideo batean.
Euskara Taldea sortzeko asmoa
Euskaraldia hilaren 13ko bilerarekin emango dute amaitutzat Ikaztegietan, baina Garmendiak nabarmendu duenez, «euskararekiko konpromisoak ez du bukaerarik». Horregatik, urtarriletik aurrera herrian euskara talde bat martxan jartzeko asmoa duela azaldu du. Aurrerago emango dute horren berri.