Ikaztegietako Hamaikakoa aurkeztu dute

Eneritz Maiz Etxarri 2018ko urriaren 8a

Euskaraldia aurkeztu zuten Ikaztegietan ostiralean, eta herritarrei Ahobizi eta Belarriprest zer diren azaltzeko herriko Hamaikakoa aurkeztu zuten. 

Alba Garmendiak eta Adur Ibargurenek egin zuten aurkezpena, Euskaraldia zer den eta zein helburu dituen zehaztuz. Herriko Hamaikakoa bideo bidez eman zuten ezagutzera, eta jarraian, banan-banan oholtza gainera igo ziren: Ramon Arin, Maite Ampudia, Maddi Garmendia, Joxe Mari Retegi, Beñat Urretabizkaia, Cosmin Suciu, Sonia Plaza, Ugaitz Mozo, Rafia Aali Salem, Memoria tailerra eta Josu Prado. Eta bukatzeko, pintxo batzuk janez izena emateko aukera izan zen.

Euskaraldian izena eman nahi duenak, Ostatu taberna du aukera. Bertan dago jarrita kutxa.

Eta ekitaldiekin jarraitzeko, hilaren 17an, Ttak bakarrizketa izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Azaroaren 9an, berriz, 19:00etan, ordubeteko formakuntza saio bat izango da Uemaren eskutik.

Eta bukatzeko, azaroaren 11n, 12:00etan, Txakolin dastaketa egingo da, eta Euskaraldiako informazio puntua eta izena emateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!