Irailetik ekainera izango da tailerra eta lortu nahi diren helburuak hauek dira: bizi kalitatea hobetzea, etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaindu edo atzeratu, eta gaitasun kognitiboan galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz.
Astean bi saio izango dira, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta doan izango da. Tailerra irailaren 18an hasiko da. Aurreko ikasturtea "oso ondo" joan dela azaldu dute udaletik, eta beste norbaitek izena eman nahi badu, udaletxera deitu dezake irailaren 17a baino lehen.