Ikaztegietako Sanlorentzo jaiak 2018

Frontoi txiki, final handi

Eneritz Maiz Etxarri 2018ko abuztuaren 11

Gaur, Ikaztegietako San Lorentzo festetan, kuadrillena da herria girotzearen ardura. Hala ere, goizean, frontoi txikiko txapelketako hiru finalak jokatu dira; herritar ugari bertaratu da partidak ikustera.

Haurren kategoriakoa, emakumezkoena eta gizonezkoena. Horiek izan dira, goizean jokatu diren finalak, orden horretan. Lehenak Ipentza eta Irastorza izan dira, non bigarrena erraz gailendu zaion lehenari. Beste bi partidetan, ordea, parekatuagoak izan dira lehiak, eta azkenean, Uriak eta Larreak irabazi dute emakumezkoen eta gizonezkoen mailan, Larrea eta Mozo aurkariak 20 tantotan utziz.

Frontoi txikiko txapelketako finalen emaitzak:

Enetz Ipentza 6-16 Markel Irastorza

Uxue Larrea 20-22 Maddi Uria

Eñaut Larrea 22-20 Uxer Mozo

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!