Ikaztegietako Sanlorentzo jaiak 2018

Paellaren bueltan, dozena bat kuadrilla

Ataria 2018ko abuztuaren 11

Ikaztegietako San Lorentzo festetan, azken eguna ospatzen ari dira gaur. Goizean, frontoi txikiko txapelketako finalak ospatu dira, eta eguerdian, kuadrillen bazkaria egin dute, eliza atarian.

Beltzak, haragiarekin, arrainarekin, barazkiekin... Denetariko paella errezetak prestatu dituzte ikaztegietarrek. Kuadrilla bakoitzak, bere paella zuen. Guztira, 200 herritar inguru elkartu dira bertan, lagun artean egindako bazkari goxoa dastatzeko. Batzuek, paella platerkadak sagardoz laguntzeko hautua egin dute.

Bazkariaren ondoren ere, egitarauari men eginez, festak ospatzen jarraituko dute bertan. Eonian elektrotxarangaren saioaren ondoren, kuadrillen arteko jolasak egingo dituzte. Segidan afaltzeko ordua helduko da, gauez, Oxabi erromeri taldearen kontzertuan dantzan hasi aurretik. Musika, ordea, ez da hor amaituko, eta DJ Baldaren ardura izango da, aurtengo festei amaiera ematea.

Argazki galeria hau babesten du:

 

Erlazionatuak

Frontoi txiki, final handi

Eneritz Maiz Etxarri 2018 abu 11 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!