Mattin Jauregi Txindokiko apustuko garaile, bost minutuko aldea aterata

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko ekainaren 9a

Gartxot Mugarza mallabiarrarekin erronka zuen, gaur, Txindokira nor azkarrago igo eta jaitsi; ikaztegietarra 44 minutuan heldu da tontorrera, Tximista bidetik.

Parranda giroan ezagutu zuten elkar, eta afari baten bueltan adostu afaria, afari bat jokatzeko. Gaurko apustuak apustutik baino gehiago zuen lagunak elkartzeko aitzakiatik, baina aitzakia biribil irten zaie biei ere. Azkenean, Mattin Jauregi ikaztegietarrak Txindokiko igoera eta jaitsiera Gartxot Mugarza mallabiarrak baino 5 minutu azkarrago egitea lortu du, ordubete eta lau minutuan.

Bi korrikalariak Larraitzen ziren hitzordua baino hogei minutu lehenago, eta ordurako lagunak Txindokira bidea hartu dute, animoak emateko. Ez diote, elkarri, azken egunotan egindako entrenamenduen informazio gehiegirik eman nahi izan, eta ezta denbora zehatzak esan ere, baina irribarretsu ekin diote igoerari.

Tximista bidetik igo behar izan dute tontorrera, eta Mattin Jauregik 44 minutuan egin du goranzko bidea, eta proba irabaztea lortu du. Galtzailearen kuadrillak, orain, irabazlearenari ordaindu beharko dio afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!