Txindoki nork azkarrago igo eta jaitsi apustua, bihar

Asier Imaz 2018ko ekainaren 8a

Mattin Jauregi ikaztegietarra eta Gartxot Mugarza mallabiarra izango dira lehian, 11:00etatik aurrera. 

Txindoki mendian gora eta behera ibiliko dira bihar, ekainak 9, bi korrikalari. Apustua jokatu dute, ea nork azkarrago igo eta jaitsi. Jokoan afaria egongo da. Galtzailearen kuadrillak irabazlearen kuadrillari ordaindu beharko dio; korrikalariak ere pentsatzen da kuadrilla barruan sartuko dituztela.

11:00etan Larraiztik irtengo dira Mattin Jauregi ikaztegietarra eta Gartxot Mugarza malabiarra. Txindoki Tximista ibilbidetik igo eta jaitsi beharko dute. Amaiera irteera puntuan jarri dute, hau da, Larraitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!