Ikaztegietako frontenis txapelketako finala, erabakita

Ataria 2018ko martxoaren 27a

Eñaut eta Uxue Larrea, eta Xabi Luzuriaga eta Izaro Olano bikoteak dira Frontenis Txapelketa Mistoko finala jokatuko dutenak, Ikaztegietako Gazte Egunean.

Asteburuan jokatu zituzten finalerdiak, eta larunbateko partidan, Eñaut eta Uxue Larrea anai-arreba ikaztegietarrek 30-23 irabazi zieten, Maria Apalategi eta Lander Alkiza herritarrei. 

Igandeko partida, Xabi Luzuriaga uganetarra eta Izaro Olano altzotarraren, eta Haritz Azurmedi eta Maialen Dorronsoro albizturtarren aurkakoa izan zen. Kasu honetan, lehen bikoteak lortu zuen garaipena, Azurmendi-Dorronsoro bikotea 21 tantotan utziz.

Guztira hamabi bikotek parte dute txapelketan.

Gazte Eguneko bazkarirako txartelak

Bihar, hilak 28, Gazte Eguneko bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna izango da. Ostatuan daude salgai txartelak, edota ikaztegietakogaztetaldea@gmail.com helbide elektronikora idatziz eskuratu daitezke. 10 eurotan jarri dituzte, baina nahi izanez gero 2 euroko laguntza ere eman daiteke 12 euro ordainduz.

Gazte Taldetik, jakinarazi dute, martxoaren 29tik apirilaren 8ra bitarte ere, bazkarirako txartelak erosteko aukera eskainiko dutela, baina 2 euro gehiago garestituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!