Ikaztegietako Gazte Egunaren egitaraua prest

Ataria 2018ko martxoaren 9a

Apirilaren 14an egingo dute Ikaztegietako Gazte Eguna, Ikaztegietako Gazte Taldeak antolatuta. Eguneko bazkarirako txartelak Ostatu tabernan edo ikaztegietakogaztetaldea@gmail.com helbidean lortu daitezke.

Bazkarirako txartelak 10 eurotan daude salgai egun, baina nahi izanez gero 2 euroko laguntza ere gehitu daiteke, guztira 12 euro ordainduz. Martxoaren 29tik apirilaren 8ra bitarte, berriz, bazkarirako txartelak 2 euro gehiago garestituko dira. 

Egitarauari dagokionez, solasaldia eskainiko dute Onintza Enbeita eta Kattalin Minerrek, Plaza: konkistatu beharreko zera hori izenburupean. Frontenis txapelketako finala ere jokatuko da, sorpresaren batekin. Ondoren bazkaria egingo dute eta bazkalondoan bingoa izango da. Arratsaldean elkartasun argazkia aterako dute Altsasuko gazteen alde, eta ondoren poteoa. Zahagi-ardoarekin eta kontzertuarekin bukatuko da Gazte Eguna. Kontzertuetan TPR, Estarlus eta Katez taldeek parte hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!