Emakumeei afaria prestatzeko, gizonezkoei deialdia

Ataria 2018ko otsailaren 22a

Ikaztegietan martxoaren 9an egingo da emakumeen afaria, Herrigintza elkartean. Izena martxoaren 7a baino lehen eman behar da Ostatuan.

Aurten gizonek prestatuko dute afaria eta deialdia luzatuko dute ekimenean parte hartzeko. Horretarako udaletxean eman behar da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!