Hitzak eta musika, emakumeen istorioak kontatuz

Ataria 2017ko azaroaren 8a

Ikaztegietako kultura batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Udazken Kulturala egitarauaren barruan. Lehenengoa ostiral honetan izango da, Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar emanaldia hain justu. Saioa udaletxeko beheko solairuko aretoan izango da, 19:30ean.

Garazi Kamio idazleak eta Susana Cencillo musikariak eskainiko dute emanaldia. Munduari ematen zaion bira intimo bat izango da saioa, Kuban hasi eta Euskal Herrian amaituko dena, sei emakumeren istorioen berri emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!