Pilareko egunak hartu du hauspoa berriro

Ataria 2016ko urriaren 12a

Ikaztegietako Pilareko Andra Mariaren ermita inguruan festa eguna ospatzen ari dira gaur. Zenbait urteren ondoren berreskuratu dute ospakizuna, eta goizean, mezaren ondoren, Alegiako Sutarri dantza taldearen emanaldia izan da.

Jende dezente izan da Zubiaurre jatetxe-tabernaren aurrean egindako dantzarien emanaldia ikusten. Arratsalderako, 18:00etan erromeria izango da, Aratz Olaizola eta Maria Lasarekin, eta 18:30ean toka txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!