San Lorentzo jaiak 2016

Errekortari egun batez

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 9a

Umeen Eguna izan da Ikaztegietako jaietako bigarren egunean. Bihar izango da festetako egun handia: San Lorentzo eguna.

Haurrak izan dira eguneko protagonista, eta ederki gozatu dute. Goizean, mushing erakustaldia eta zinta karrera izan dituzte. Ondoren, bazkaria egin dute indarrak hartzeko.

Arratsaldean, indarrak xahutzeko aukera izan dute berriz ere: bazkal ondoren, haur jolasak egin dituzte, eta zezen txikien aurretik eta poneyen gainean ibili dira gero. 19:15etan, tortila patata lehiaketa egin dute, eta bitartean, toka txapelketa jokatu dute.

21:00etan, prestatutako tortilak jango dituzte, eta Gabenara taldearekin dantzaldia izango da eguna bukatzeko.

Bihar, San Lorentzo Eguna

Bihar igoko dute ikazkina, baina lehenengo festetako egun handia ospatuko dute ikaztegietarrek, San Lorentzo eguna. Hamaika ekitaldi antolatu dituzte:

 

Abuztuak 10, asteazkena

SAN LORENTZO EGUNA

11:15. Meza.

13:00. Herriko musikarien kontzertua. 18:00. Pilota partidak:

1. partida: Olaberria (Ikaztegieta) -Irastorza (Ikaztegieta) vs. Benavente (Ikaztegieta)- Artola (Ikaztegieta).

2. partida: Urretabizkaia (Ikaztegieta)- Telletxea (Albiztur) vs. Labaka (Albiztur)- Erasun (Zizurkil).

21:00. Herri afaria.

23:00. Zesuma

00:00. Ikazkina igotzea eta euskal dantzak herritarren eskutik.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!