Pilates astearte eta ostegunetan, 10:45etik 11:45era, egingo da eta 41 euro ordaindu behar da hilabetean. Zumba, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara, eta 41 euro hilabetean. Mantenu gimnastika, astearte eta ostegunetan, 18:45etik 19:35era, eta 10 euro hilabetean.
Izena emateko azken eguna urriaren 7a da. Pilates eta zumba ikastarorako, matrikula orria betetzean ikasturte osorako (ekainera arte) konpromisoa hartuko da, eta baja ematea soilik gaixotasun edo pisuzko arrazoiengatik onartuko dela jakinarazi du udalak.