Caceresen Espainiako Erlojupeko Txirrindulari Txapelketa jokatu da. Leire Olaberria bertan izan da, eta hirugarren sailkatzea lortu du. Probaren lehen zatian ederki moldatu da ikaztegietarra, baina amaieran behera egin du.
23 urte azpikoetan, Xabier San Sebastian tolosarra 17. gelditu da.
Sailkapena
1. Anna Sanchis 36:21
2. Sheyla Gutierrez 37:20
3. Leire Olaberria 37:41