Bakarne Otegi da EH Bilduren alkategaia Ikaztegietarako

Ataria 2015eko apirilaren 24a

EH Bilduren Ikaztegietako zerrenda aurkeztu dute. "Ilusioz eta gogotsu ekingo diogu bide berriari, bai nik eta bai lan talde guztiak ere", azaldu du Bakarne Otegik.

Bakarne Otegi alkategaiaz gain, ondokoak daude zerrendan: Xabat Ibarguren, Miren Mendizabal, Igor Urreta, Unai Iraola, Amaia Ramiro, Andoni Matxain, Joseba Mirena Uria, Pili Lazkano eta Alaitz Zabalegi.

Otegik gaineratu duenez, "herriarentzat eta herriarengatik lan egitera gatoz". "Asko kostata, baina aurpegi zahar eta berriz osatutako taldea egitea" lortu dutela azaldu du, "denon artean are eta Ikaztegieta biziago, ederrago eta erosoago bat egiten jarraitzeko". Herritarrei zuzendu zaie Otegi: "Gu ez gara ezer zuek, herritarrok, gabe. Horregatik, gure bide berrian aurrera jarraitzeko zuen laguntza eta babesa ezinbestekoak ditugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!