Donostiatik Ikaztegietara koadroen bitartez

Imanol Garcia Landa 2015eko urtarrilaren 23a

 1 1422040519811
 3 1422040522255
 4 1422040522717
 5 1422040523198
 6 1422040523679
 7 1422040524169
 2 1422040520883

Maribi Alkizaren margolanak ikusgai daude udaletxe azpiko aretoan otsailaren 1a arte.

Maribi Alkiza orain urte dezente atera zen Ikaztegietatik eta gaur egun Donostian bizi da. Margotzea du afizio eta egunotan bere hainbat koadro ikus daitezke udaletxe azpiko aretoan. Otsailaren 1a arte izango da zabalik erakusketa, eta astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara eta igandetan 12:00etatik 13:30era dago ikusgai.

Margolari berak azaldu du zer ikus daitekeen: «Donostiako paisaia batzuk eta zenbait figura jarri ditut bertan, tartean nire familiakoak. Figurak egitea gustatzen zait gehiena». Laugarren aldia da erakusketa jartzen duena, baina lehenengo aldiz bere jaioterrian. «Komentatu zidaten erakusketa jartzeko eta poza eman zidan aukera hori izateak».

Zenbait margolan ere saldu izan ohi ditu Alkizak, eta aukera hori ere zabalik dago herrian jarritako koadroekin. «Ez dut uste salduko direnik, baina norbaitek interesa badu, erakusketan bertan utzi ditut nirekin kontaktuan jartzeko moduak», esan du.

Figurak egitea gustatzen zaio, atzetik margotuta: «Gustatzen zait pentsaraztea pertsona hori nola egon daitekeen, zer ari den pentsatzen...». 20 urte inguru daramatza margotzen Alkizak. Gasteizen hasi zen ikasten, bertara bizitzera joan ondoren, eta gero Donostiara joan zenean, han ere jarraitu egin zuen eta egun Jone Arruabarrenaren tailerrera joaten da. «Beti zoaz gauzak ikasten. Orain denbora pixka bat gehiago dudala ea gauza gehiago margotzen dudan».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!