Kirsten Wilde holandarra izan zen garaile, eta berak eskuratu zuen urrezko domina. Podiumeko hirugarren lekuan Anna Knauer alemaniarra sailkatu da, 166 punturekin. Azken proban eskuratu zuen domina ikaztegietarrak, eta modu horretara, 2010. urtean Ballerupeko Mundiko Kopan lortutako hirugarren postua hobetzea lortu du.