Guardia Zibilak Ikaztegietan pertsona bat atxilotu du

Ataria 2014ko azaroaren 19a

Elizalde kaleko etxebizitza bat ikertzen egon dira 11:30etik 15:00etara. Miaketaren inguruko xehetasunik eman ez badute ere 15:05ean pertsona bat atera dute etxetik esku burdinak zeramatzala.

Ikaztegietan izan diren guardia zibilei Unitate Zentral Operatiboko(UCO) agenteak gehitu zaizkie. Guardia Zibilaren polizia judizialaren organo nagusia da UCO. Euren egitekoa, modu larrieneko delikuentzia eta antolatutako krimena ikertzea omen da. 

Herritarrek "atzotik jende arraroa" zebilela esan dute Ikaztegietan. Miaketa 11:30an inguruan hasi da, eta "operazioa amaitu arte" bere inguruko berririk ez dutela emango azaldu dute guardia zibilek eta ertzainek. Iker Otamendi Ikaztegietako alkatea eguerdian izan da bertan, eta ez diote informaziorik eman. Guardia Zibila joan ostean Ertzainak gerturatu dira bertara. Guardia Zibilaren prentsa departamentuak jakinarazi du oraindik operazioak irekita jarraitzen duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!