Jose Antonio Blanco eta Nieves Zarza, azkarrenak krosean

Imanol Garcia Landa 2014ko azaroaren 15a

Herriko lehenengoak Joxe Mari Garmendia eta Ina Agirre izan dira; guztira 107 korrikalarik parte hartu dute krosean

Ikaztegietako krosean lehen hiru gizonezkoak zazpi segundoko tartean helmugaratu dira. Jose Antonio Blanco (31'42''), Hmatovov Salah (31'46'') eta Gorka Satrustegi (31'49'') izan dira azkarrenak. Diferentzia handiagoz helmugaratu dira lehen hiru emakumezkoak: Nieves Zarza (41'12''), Nerea Etxeberria (42'29'') eta Ane Balenziaga (44'16'').

Herriko lehenengoentzako ere izan da saria, eta Ina Agirrek (56'52'') eta Joxe Mari Garmendiak (38'30'') eskuratu dute. Beteranoei dagokionez, emakumezkoetan Jaione Olano (44'46'') eta gizonezkoetan Jose Javier Cuadrado (34'08'') izan dira. Guztira 107 parte hartzaile izan dira nagusien krosean; aurretik gaztetxoak aritu dira lasterketan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!