Plazatik geltokira doan errepidea asfaltatu dute

Asier Imaz 2014ko apirilaren 10a

Ikaztegietan, herriko plazatik geltokira doan errepide zatia asfaltatu dute. Urte askotako beharra gauzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du Ikaztegietako Udalak. Abuztuaren 10aren inguruan ospatuko dituzten herriko jaietan eremu berri horretaz gozatzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, apirilaren 11n, bihar, festak antolatzeko bilera egingo dute udaletxean, 20:00etan. Herritarrak eta Ikaztegietako eragileak bertara deitu dituzte.

Bestetik, Ikaztegietako Udalak herritarraei txakur kaken inguruko mezua zabaldu die, jasotzea betebehar bat dela gogoratuz; «txakur baten jaben den edonork bete beharreko gutxieneko errespetuzko jokabidea, txakur gorotzen bilketa da. Are gehiago, txakur kakak, eskola edo haurren jolas parke baten eremuan egite badira».
Horrela ez bada gertatzen, udal ordenantza aplikagarri dagoela gogoratu dute udaletik: «Txakur kakak bide publikoan uztea 60 edo 750 euro arteko isunarekin zigortzen da».
Egoera horren aurrean, Ikaztegietako Udaletik, «mesedez eta besteenganako errespetuz», txakur gorotzak biltzea eskatu diete ardura duten txakurren jabeei, «udal ordenantzarekin zigortzera behartuak izan ez gaitezen». z eta besteenganako errespetuz», txakur gorotzak biltzea eskatu diete ardura duten txakurren jabeei, «udal ordenantzarekin zigortzera behartuak izan ez gaitezen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!