Ikaztegietatik zuzenean

Irratiak zuzenekoa egin du Ikaztegietatik

Ataria 2014ko apirilaren 4a

Ataria irratiak Ikaztegietako udaletxetik egin du goizeko saioa. Herritar ugari pasa dira irratiko mikrofonoetatik; Iker Otamendi alkatea, eskolako haurrak, Iñaki Zubeldia idazlea, Ataria goizero banatzen duen Joxemari Uria, Martina Garmendia odol emaile taldeko kidea, Xabat Ibarguren pilota eskolako partaidea, eta baita Leire Olaberria txirrindularia ere. Datorren ostiralean Abaltzisketaren txanda izango da, 10:00etatik 13:00etara bertatik egingo du saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!