Herri txikien arteko futbol txapelketa irabazi zuen Bidania-Goiatzeko taldeak. Lehen finalerdian, 3 eta 1 gailendu zitzaion Errezilgo taldeari. Bigarrenean, Ikaztegieta eta Leaburuko taldeen arteko partida hutsean amaitu zen, eta ikaztegietarrak penaltietan irabazi zuten. Finalean, Bidania-Goiatzeko taldeak Ikaztegietakoari irabazi zion 1-0. Hirugarren Errezilgo taldea izan zen Leabururi irabazita.